Bilatu blogean

2013(e)ko abenduaren 19(a), osteguna

Ipuina zuzendua

Bazen behin Txanogorritxu izeneko neska polit bat. Egun batean bere amak amonaren etxera, pastelak eramatera joateKO esan zion , gaixorik zegoen eta. Txanogorritxuren amak basoan kontuz ibiltzeko esan zion, otsoa zegoelako. 
Txanogorritxu basotik joan zen lasai-lasai baina bat-batean otsoa agertu zen.
OtsoaK Txanogorritxuri nora zihoan galdetu zion eta beraK amonaren etxera zihoala erantzun zion. Otsoa oso gezurtia zenez, Txanogorritxuri bide batetik joaN ZEDILA  GOMENDATU zion, laburrena zela ESANEZ, baina luzeena zen. Otsoa, nola ez, laburreNEtik joan zen eta amonaren etxera lehena heldu zen.
Heldu eta gero, otsoaK atea jo zuen, ETA Txanogorritxuren ahotSa ipiniz ZABALTZEKO ESKATU ZION. AmonaK irekita zegoela esan zion eta otsoa sartu zen. Amona otsoa zela IKUSIRIK, oihuka HASI ZEN ETXEKO ARMAIRU BATEAN EZKUTATUZ.
Txanogorritxu oraindik ez zen amonaren etxera heldu; bidean zehar lore polit batzuk BILDU zituen.
TxanogorritxuK amonaren etxea bidetik ikusten zuen eta otsoaK, Txanogorritxu Hurbil zegoela jakinik, amonaren jantzia ipini, ohera sartu eta pixka bat itXaron zuen TxanogorritxuK atea jo arte.
Txanogorritxu azkenik heldu zen; atea jo, sartu eta ohean jesarri zen.
Amona pixka bat arraro ikusi zuen, eta esan zion:
-Amona, amona, zeINEN sudur handia daukazun!
Eta otsoaK erantzun zion:
-Zu hobeto usaiNtzeko.
Eta TxanaogorritxuK berriz:
-Amona, amona, zeINEN aho handia daukazun!
Eta otsoak berriro:
-Zu hobeto jateko!
Txanogorritxo oso beldurtuta korrika hasi zen oihukatzen:
-Lagundu! Lagundu! OtsoaK harrapatu nahi NAU, lagundu!
Handik zegoen ehiztari batek entzun eta ziztu bizan joan zen amonaren etxera.
Ehiztaria heldu zen eta otsoari bere eskopetarekin bi tiro eman ziZKIon bularrean ETA otsoa hil zUen.
TxanogorritxuK eta ehiztariaK amona etxetik bilatU ZUTEN eta NON ETA……… Armairuan zegoen!
Txanogorritxu lasai-lasai geratu zen eta poz-pozik ere bere amonarekin. Ehiztariari eSkerrak eman eta hau otsoa sorbaldan HARTUTA joan zen.

Eta Hala bazan edo ez bazan sar dadila kalabazan eta atera dadilaSANTUTXUKO plazan

2013(e)ko abenduaren 9(a), astelehena

Ariketa zuzendua

Aurreko mezuan jarritako teoria praktikan jartzeko ariketatxo bat zegoen, hona hemen ariketa eginda:

Hasierako egoera: Bazen behin Txanogorritxu izeneko neska polit bat.

Arazoa: Egun batean bere amak amonaren etxera joatea esan zion pastelak eramateko..........baina bat-batean otsoa agertu zen.

Ekintzak: Otsoak Txanogorritxuri nora zihoan galdetu zion eta bera amonaren etxera zihoala erantzun zion...........Handik zegoen ehiztari batek entzun eta ziztu bizan joan zen amonaren etxera.

Ondorioa: Ehiztaria heldu zen eta otsoari bere eskopetarekin bi tiro eman zion bularrean, eta klaro ezta, otsoa hil zen.
Txanogorritxu eta ehiztaria amona etxetik bilatzen egon zen eta hau……… Armairuan zegoen!
Amaierako egoera:Txanogorritxu lasai-lasai geratu zen eta poz-pozik ere bere amonarekin. Ehiztariari ezkerrak eman eta hau otsoa sorbaldan eramanda joan zen.

2013(e)ko abenduaren 6(a), ostirala

Ipuinaren egitura

Ipuinek oinarrizko egitura bat jarraitzen dute:


  • Hasiera
  • Korapiloa
  • Amaiera
Sakonago aztertuz:
Bost zatitan bana genezake edo antolatu genezake ipuinen egitura:


  • Hasierako egoera: Egoera egonkor batetik abiatzen da. Kontaketako partehartzaileak eta haien egoerak aurkzten dira.
  • Arazoa: Edozein gertakizunek hasierako egoera aldatzen du.
  • Ekintzak: Arazoa konpontzeko edo hari aurre egiteko partehartzaile baten edo gehiagoren erreakzioak dira. Narrazioaren zati hau da kontakizunaren unerik garrantzitsuena.
  • Ondorioa: Aurreko ekintzen emaitza.
  • Amaierako egoera: Egoera egonkor baterako itzulera da.


2013(e)ko abenduaren 4(a), asteazkena

Aurkezpena

Kaixo denoi;
Ipuinak asmatzeko prest? 
Ipuinak asmatzeko,ondo idazteko jarraibideak izango dituzue blog honetan. Horretarako, asmatutako ipuinak eta betiko ipuinak ere argitaratuko ditut.
Erabiltzaileek ere beraiek idatzitako ipuinak argitaratu ditzakete.
Eta, bide batez, euskara hobetzeko, azalpenak eta ariketak ere noizbehinka agertuko dira.
Ongi etorri!
Eta idazten disfrutatu!